Eskola komunitate osoaren neurrira egindako patioa

2021-09-17

Bergarako San Martin Agirre eskolak haur eta lehen hezkuntzako patio guztiz berritua estreinatuko du ikasturte honetan. Aspaldi zegoen identifikatuta gabezia hori, bai baitaki kirola zela eskaintza nagusia, eta ikasle asko gelditzen ziren dinamika horretatik kanpo. Kanpoko espazio inklusiboa behar zen, ikasle guztiei jolaserako aukera desberdinak eskaintzeko.

Eskolako zuzendaritza eta guraso elkartea Udalarekin harremanetan jarri ziren ikastetxeak patioaren inguruan egin zuen partaidetza prozesuaren berri emateko. Prozesua ikasturte osoan landu, eta eskolako komunitate osoarekin gauzatu zen: irakasleak, ikasleak eta gurasoak.

Hainbat mugarri izan ditu proiektuak: guraso eta irakasleek osatutako talde baten eraketa; eskolako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek garatutako proiektua eta bertatik amestutako patioen marrazkiak; maketak eta planoak; eskolako komunitateak auzolanean Haur eta Lehen Hezkuntzako patioan egindako moldaketak inguruko zenbait enpresen laguntzarekin.