Eskola jasangarriaren ziurtagiria Orokieta Herri Eskolarako

2022-06-16

Zarauzko Orokieta Herri Eskolak ere merezi izan du eskola iraunkorraren ziurtagiria.

Bi ikaslek parte hartu zuten ekitaldian, Elene Lizasok hartu zuen hitza eta patio eraldaketa prozesuaren inguruan aritu zen eta ondoren Aitane Martijak jaso zuen ziurtagiria, Lehendakariaren eskutik.

Gipuzkoako 10 ikastetxek jaso dute “Eskola Jasangarria” ziurtagiria. Ziurtagiria jaso duten ikastetxeak IRAES 21 jasangarritasunaren aldeko eskola-sarean daude, eta bertan batera bultzatzen dute irakasleek, ikasleek, irakasle ez diren langileek eta familiek jasangarritasunerako hezkuntza.

Ikasturtean zehar auditoretza bat gainditu dute, berrikuntzaren, kalitatearen eta ingurumenarekiko konpromisoaren alde egin duten apustuagatik saritzen dutena.