Errenterian Familia Laguna proiektua hasi da, udalerriko eskola publikoen laguntzarekin

2023-11-27

Familia Laguna proiektua Errenterian hasi da. Joan den astean  Merkatuzarren bildu ziren parte hartuko duten familiak. Bigarren urtez jarraian, Errenteriara iritsi berri diren ikastetxeen eta familien harrera Familia Lagunaren indargunea da, ikastetxeen eta familia horien arteko kultura-harremanak sustatuz, euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko.

Proiektua Errenteriako Haur eta Lehen Hezkuntzako eskola publiko guztietan gauzatuko da, Elkarrekin Txiki Kooperatibaren eskutik eta Udalaren laguntza eta sustapenarekin.