Elgoibarko Herri Eskolako LH4ko ikasleek ‘Bidaia Feria’ belaunaldi arteko proiektua aurkeztu diete adinekoi Jubilatuen Biltokian

2023-01-09

Adinekoek gustuko izan ditzaketen bidaien inguruan ikertu dute Elgoibarko Herri Eskolako LH4ko ikasleek. Egitasmo honekin komunitatearekin elkarlana, alderdi emozionala eta Hezkuntza curriculumeko ikaskuntzak garatzea zuten helburu.

Abenduaren 22an, Elgoibarko Jubilatuen Biltokian izan ziren gaztetxoak emaitzak aurkezten. Horretarako, Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleek ‘Bidaia feria’ antolatu zuten Biltokiko Erabilera Anitzetako Gelan, eta landu dituzten proiektuak aurkeztu zizkieten adinekoei.

Proiektu honetarako Elgoibarko Udaleko Gizarte Ongizate Sailaren babesa jaso zuen Herri Eskolak.