Elgoibarko Herri Eskola IMHren eskutik proiektu zientifiko eta teknologikoak garatzen ditu

2021-01-30

Elgoibarko Herri Eskola komunitatean, Hezkuntza Sailak bultzaturiko MAGNET-ERAKARRI ekimenaren barnean, proiektu Zientifiko Teknologikoak garatzen ari dira IMH bidelagun dugula.

STEAM konpetentziak garatzeko asmoz, konstruktibismoan oinarritutako proiektu bidezko metodologiarekin bat, erronka zientifikoak eta teknologikoak planifikatu eta antolatu dituzte. Ikasleek, metodo zientifikoa eta prozesu teknologikoa aplikatuz, talde lanean, ezagupen berriak eraikitzeko eta etorkizunean aurkeztuko zaizkien erronkei aurre egiteko konpetentziak garatzeko aukera izanen dute.

Hortaz gain, etengabeko formazioak duen garrantzia aintzat hartuta, Robotika arloko irakasleriaren formazio saioekin hasi dira. Do Play enpresaren gidaripean.

Udalak, Hezkuntza Sailaren Magnet-Erakarri ekimenarekin bat egin du, eta elkar lanean aipaturiko saioak antolatu eta martxan ipini dituzte.