Domingo Agirreren ikasleek Kontseiluko Bizi Bizi jokoa irabazi dute

2019-12-05

Euskararen aldeko elkarteen plataformaren Bizi-Bizi online jokoak garaile berriak ditu eta Legazpikoak dira. Domingo Agirre ikastetxeko Lehen Hezkuntzako haurrek irabazi dute erronka, partida bakoitzean euskararen inguruko 17 galderei erantzunez. Aplikazioak hiru erantzun eskaintzen zizkien, eta hauei erantzuteko denbora gutxien behar zuenak irabazten zuen. Legazpiarrak Euskadiko beste ikastetxe batzuetako ikasleen aurka lehiatu dira.

Ekimen honen helburua, belaunaldi berriak euskaraz jolastea eta ondo pasatzea da. Domingo Agirreren ikasleentzat esperientzia erabat interesgarria izan da. Aitortzen dute galderak ez zirela errazak, baina gauza asko ikasi dituztela diote. Hiztegiaz behin baino gehiagotan baliatu dira eta hitz berriez gain, datu geografikoak ere ikasi dituzte. Laster jasoko dute saria, 2.000 eurokoa, eta ikastetxerako materiala erosteko erabiliko dute.