‘DBus eta Gabonak’, 13 Haurrentzako Marrazki Lehiaketaren sari banaketa

2019-12-16

Hamahirugarren urtez jarraian, Dbus eta San Martingo Azokak, FNAC-en parte-hartzearekin, “Dbus eta Gabonak” Haurrentzako Marrazki Lehiaketa antolatu dute. Edizio honetako parte-hartzea paregabea izan da, 3 eta 12 urte arteko 1.407 haur baino gehiagoren marrazkiak jaso baitira.

Larunbatean, abenduaren 14an, sari banaketa San Martin Merkatuko FNAC-ean burutu zen eta sarituen artean, Amara Berri ikastetxeko ikasleak zeuden (Nora Eguren eta Izaro Ximenez); Zurriola ikastolakoak (Markel Makuso); Xune Etxeberria Ibai Ikastolatik eta Aimar Capa HarriBerri-Oletatik.

Marrazki finalistak abenduan zehar DVBUSen agertuko dira eta aldi berean DBUS eta San Martin Merkatuko web orrian argitaratuko dira.