Cristobal Gamon ikastetxeak ‘Zurekin batera goaz!’ lemapean ospatuko ditu bere 50 urteak

2023-01-12

Errenteriako Cristobal Gamon ikastetxeak bere 50. urteurrena ospatuko du eta horretarako hainbat ekitaldi egingo dituzte datozen hiletan. Zurekin batera goaz! izan da ospakizunetarako aukeratu duten leloa.

Aurreikusitako programa ondorengoa da:
• Urtarrilak 18 (asteazkena): Inaugurazio ekitaldia egingo dute, 12:00etan ikastetxean.
• Otsailean zehar Kaldereroak eta Inauteriak ospatuko dituzte.
• Martxoak 25 (larunbata): San Markosera irteera egingo dute Guraso Elkartearekin eta bueltan merienda eta musika izango da.
• Martxoak 31 (ostirala): Eriz Magoaren emanaldia.
• Apirilak 21 (ostirala): Ipuin musikatua egingo dute Oihan Vegarekin eta LH 1. zikloko ikasleekin.
• Maiatzak 13 (larunbata): Bazkaria eta eguna bukatzeko dantzaldia izango da Oihan Vegarekin.

Zerrendatutako ekitaldiez gain, gehiago egiteko asmoa du ikastetxeak. Komunitate osoarekin batera antolatu nahi dituzte aurtengo ospakizunak, haiekin harremanetan jartzera deitu dituzte ikasle, irakasle, guraso, ikasle ohi eta langileak. Helbide honetara idatzi edo 943 89 91 38 telefono zenbakira deitu daiteke horretarako.