Bergarako San Martin ikastetxean eskoletako jangelei buruz hitz egiteko topaketa

2022-06-28

Gure Platera, Gure Aukera ekimenak Sarea sortzen II eskola-jangelak eraldatzea helburu zuten ekimenen topaketa egin zuen ekainaren 25ean Bergarako San Martin Agirre Eskola Publikoan.

Helburua egungo egoerari buruzko informazioa, ideiak, erronkak, aukerak eta energiak partekatzea izan zen eta eskola-jangela eredu-aldaketan inplikatuta zegoen edo inplikatzeko asmoa duen pertsona edo kolektibo orori zuzenduta egon zen.

Topaketa egungo egoeraren azalpen batekin hasi zen. Ondoren mahai tematikoak gauzatu ziren: sukaldeen mahaia (eskoletan sukaldea eraikitzea nahi dutenei bideratuta), proiektuen mahaia (beraien eskoletan bertoko eta sasoiko produktuak nahi dutenentzat), elikagai eta menuen mahaia (eskoletan beraien produktuak sartu nahi dituzten ekoizleei eta menuen inguruan interesa dutenei bideratuta) eta mahai pedagogikoa (jangeletan lan egiten duten hezitzaileei eta begiraleei bideratuta).

Gero eta eskola gehiago dauden arren jangela eredu berri bat lortzeko helburuarekin konprometituta, maila instituzionalean pauso gutxi eman dira ikasturte honetan:

  • Menu garraiatuen pleguetan atzera pausua eman da.
  • Eredu osagarria definitzeko konpromisoa hartu duen arren, Hezkuntza sailak, ez du inolako pausurik eman ikasturte honetan.
  • Begiraleen lan hezitzaileari dagokionez, ez da eman inolako pausurik.
  • Sukaldearen berrien eskaerak blokeatuta daude.

blankblank