Bergarako Ipintza Institutuaren 50. urteurrena ospatzeko festa berezia

2023-05-25

Ipintza Institutuak 50 urte bete ditu 2022-2023 ikasturtean. Horretarako antolatutako ekitaldien artean argazki zaharren erakusketa bat ikusi ahal izan zen Aroztegin. Joan den asteburuan trikitilariak, tailerrak, herri kirolak, euskal dantzak, kontzertuak eta erromeria izan ziren festa berezi batean.