Beasaingo Murumendiko ikasleek aire zabaleko irakurketaz gozatzen dute

2021-05-11

Eskolako espazio osoa ikasteko moduko lekutzat hartzen dugu, baita kanpoko espazioa ere. “Eskolak jolastokia esperientzia aberasgarrien leku gisa sustatzen dugunean, ikasleek barruko gelaren berezko beto-sentsazio hori galtzen dute. Jolastokia kanpoko gela gisa ulertzen dugunean, adimenaren eta gorputzaren arteko banaketa tradizionalarekin apurtzen laguntzen dugu, naturarekiko kontaktua ahalbidetzen dugu, eskolan bizitzea eta espazioarekin, ingurunearekin eta pertsonekin erlazionatzea laguntzan digu”, esan digu Murumendiko zuzendari Karmele Arraizak.

Benetan beharrezkoa al da patioa sirena kolpez uztea, ondoren gelan irakurtzeko? Oso erraza litzateke norberak kanpoko txoko bat aukeratzea eroso irakurtzeko, helduok aisialdian egiten dugun bezala. Neurri erraz horrek ez du inbertsiorik behar, eta irakurketa plazerarekin lotzen laguntzen digu.

Gure eskolaren kanpoko espazioa ez aprobetxatzeak eskola-curriculumaren garapena murrizten du, osagaien erdia erabiliz menua diseinatzen sistematikoki ahaleginduko bagina bezala.