Barruko jolastoki berria Elgeta herri eskolan

2023-09-26

Elgetako Herri Eskolako 122 ikasleak barnealdeko jolastoki berri batekin hasi dira ikasturtea, udan berritua. “Kanpo ekosistema berriak jarri ditugu Haur Hezkuntzako patioan, gelako metodologiari jarraipena emanez. Azken urteetako lanketaren fruitua izan da eta udalarekin elkarlanean egin dugu. Atxikituta doakizue argazkia”, esan digu ikastetxeko zuzendaritzak.

Herri Eskolak sei ikasgelatako ikasturte berria du Lehen Hezkuntzako ziklo osoan. Bost haur berri sartu dira 2 urteko gelan.