Baratza IkasgeLab proiektu berrian parte hartzeko deialdia

2021-01-15

Zarauzko Orokieta eskolan Baratza IkasgeLab proiektu berria martxan jartzera doaz. Baratza IkasgeLab guztion proiektua izango da eta denok batera, ikasle, irakasle eta familien artean osatuko dute. Baratzeko eremua egokitu beharra dago eta horretarako guztion laguntza beharko dute.

Laguntza lan taldeak antolatzeko deialdi ezberdinak egingo dira eta lanak pixkanaka egiten dira.

Haur Hezkuntzako ikasleek prest dituzte beraiek ereindako landaretxoak. Baratzean landatu ahal izateko, bankaletako lurra egokitu beharra dago, eta horretarako lehen deialdia egingo dute larunbat honetan (urtarrilaren 30a).

Deialdi honetan edo aurrerago egingo direnetan laguntzeko prest bazaudete, mesedez bete jarraian duzuen galdetegia.

Baratza IkasgeLab proiektuan parte hartzeko galdetegia