“Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 17 ekitaldia”n parte hartzeko epea zabalik
2020-10-26
Donostiako Udalak, Eskubide Zibiletako atalaren bitartez, deitzen du, “Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 17. ekitaldian” parte hartzera. Aurtengo ekitaldian, gonbita egin nahi zaie haur eta gazteei edozein marrazketa teknika erabiliz, gaixotasunak sendatzeko beharrezkoak diren zerbitzu eta tratamenduen bidez lor daitekeen ahalik eta osasun mailarik handiena izateko eskubideari buruz hausnartzera. Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan 24. artikuluan jasotzen da eskubide hori.
Modu horretan, Udalak ikastetxeei, arte akademia, elkarte eta oro har hiritar guztiei deialdia egin die jarduera honetan aktiboki elkarlanean jardun dezaten, haur eta gazteak parte hartzera animatuz eta bultzatuz, euren lanetan gai honen inguruan dituzten ideiak eta esperientziak irudikatu ditzaten.
Parte-hartzailearen adinaren arabera, lau kategoria proposatzen dira eta bakoitzean lanak banaka edo taldeka aurkeztu daitezke.
6-8 urte
9-12 urte
13-15 urte
16-18 urte
Lanak aurkezteko epea, 2021ko otsailaren 1an bukatuko da, eguerdiko 15:00etan.
Lanak ekartzeko edo bidaltzeko helbidea: Donostiako Udala: Giza Eskubideen atala. Aiete pasealekua, 65. Aiete Jauregia 1. solairua. 20009 Donostia
Epaimahai ofizialak aurre sailkapen bat egingo du, eta irabazle batzuk nortzuk diren erabakiko du; gero herritarrek ere horien artean kategoria bakoitzeko lanik hoberenak aukeratu ahal izango dituzte Giza Eskubideen webgunearen bidez: www.donostia.eus/gizaeskubideak
Sariak, ahal bada, 2021ko apirilaren 25an banatuko dira, Udaletxeko Udalbatza Aretoan.
Gainera, “Bazen behin irudi bat…” liburuxka argitaratuko da parte-hartzaile guztiei banatzeko, lan onenen eta sentiberatasun gehien dutenen hautespen batekin.
Aipatutako webgunean, halaber, informazio osagarriarekin batera, oinarriak aurki ditzakezu hamazazpigarren ekitaldiaren xehetasunekin.