Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 17. ekitaldia

2021-03-01

Gaurtik (martxoaren 1a) hilabete bereko 29ra arte egongo da zabalik Donostiako Udalaren Haur eta Gazteen Artearen eta Giza Eskubideen 17. Ediziorako hautatutako lanak aukeratzeko epea.

Non: sartu www.donostia.eus/gizaeskubideakĀ webgunean.

Gaia: Gaixotasunak sendatzeko beharrezkoak diren zerbitzu eta tratamenduen bidez lor daitekeen ahalik eta osasun mailarik handiena izateko eskubidea(Haurren Eskubideen buruzko Konbentzioko 24.artikulua).

Zenbat lan aukeratu daitezke? Kategoria eta modalitate bakoitzeko bat.

Kategoriak adinaren arabera daude sailkatuta: 6-8, 9-12, 13-15 eta 16-18.

Bi modalitate daude, bakarka eta taldeka.

Margolanak aukeratzeko epea amaituta, irabazleen zerrenda webgune honetan argitaratuko da, eta parte hartu duten ikastetxe, arte akademia, haurtxoko, gazteleku eta abar zuzenean emango zaie horren berri.

Parte hartzeko jarraibideak:

  1. Klik egin aukeratzeko: ā€œMargolanak aukeratuā€
  2. Erabiltzaile berri gisa erregistratzeko orria zabalduko zaizu: bete ezazu inprimakia zure datu pertsonalekin eta ez zaitez ahaztu zein helbide elektroniko eta pasahitza jartzen duzun, datu horiek baitira parte hartzeko aukera emango dizutenak.
  3. Minutu gutxiren buruan mezu bat jasoko duzu erregistratu duzun helbide elektronikoan. Bertan azaltzen zaizun esteka sakatzen duzunean kategoria eta modalitate bakoitzeko marrazki bana hautatu ahal izango duzu ā€œAukeratuā€ botoia sakatuta.

* Ez badituzu lanak saio bakarrean aukeratu nahi, ez dago arazorik, lotura horretan nahi adina aldiz sar zaitezke eta.

Arte y DDHH