Arroabeko Ipuin Lehiaketaren hirugarren edizioko sarien banaketa
2021-06-11
Ezkaizto elkarteak eta Arroako eskolak antolaturiko III. Ipuin Lehiaketak baditu saridunak; aste honetan egin dute sari banaketa Arroabean. Aurten, guztira, hemezortzi ipuin aurkeztu dituzte lehiaketara, eta lanak hiru mailatan banatuta egon dira, aurreko edizioetan bezalaxe. Aurtengo lehiaketaren epaimahaia Joseba Ossa eta Dani Aizpurua itzultzaileek eta Aitziber Elizaran, Arroako eskolako irakasleak osatu dute.
LH 1 eta 2 mailetako kategorian Leire Egaña izan da saritua “Dinosaurio txikia galduta” ipuinarekin. Maila horretan aipamen berezi bat ere egin dute epaileek, Alex Arangurenen Txiki galdu egin da ipuinarena, hain justu.
LH 3 eta 4 mailetako kategorian, June Garziarenak idatzitako “Juneren liburu magikoa” ipuina saritu dute.
LH 5 eta 6 mailetako kategorian, berriz, Alaitz Uranga izan da irabazlea, “Ametsen lurraldea ipuinarekin”.
Arroako eskolaren webgunean irakur daitezke lehiaketara aurkeztutako lan guztiak.