Andoaingo Ondarreta eskolako baratzea abian da

2023-04-05

Proiektu zehatz baten parte ez den arren, Ondarretako eskolak baratze txiki bat du, eta bertan lore, landare eta barazkiak landatu dituzte, txikienen gozamenerako.

ā€œEz gaude baratzaren gaiarekin inolako proiektutan sartuta, baina zorionez, bi irakasle baserritar ditugu, baratze propioa dutenak eta gaiari buruz asko kontrolatzen dutenak. Bankada berriak ere baditugu ondo lan egiteko, eta ea nola doanā€¦ā€, esan digu Lorenak Ondarretako eskolako guraso-elkartetik.