El encuentro de pequeñas escuelas ha sido precioso

2018-07-19

Ia 300 lagun elkartu dira Eibarren 2018ko Eskola Txiki9en topaketak, Eskola Txikietako maisu-maistrak denak ere, Euskadiko Eskola Txikiek elkarlanean antolatu duten topaketan. Bi urterik behin antolatzen den topaketan, neurozientzietan azken urteetan egiten ari diren ikerketak izan dira ardatz, Marta Portero Tresserra Neurozientzietan doktore eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Psikobiologia irakaslearen eskutik.

Eibarren UPV/EHUk duen egoitzan elkarturik, Topaketak honako bi helburu hauei erantzun nahi izan die aurten:

  • Batetik, neurozientziari buruz ikastea eta arlo horretan egiten ari diren ikerketek Eskola Txikien eguneroko zereginean duten eragina, inplikazioa eta garrantzia aztertzea.
  • Bestetik, Eskola Txikietan positiboki baloratzen diren esperientziak elkarrekin trukatzea. Hori lortzeko, hainbat erakusleiho antolatuko dira urte hauetan zehar garatu diren hainbat esperientzia elkarrekin trukatu eta eskolen arteko interakzio eta kooperazio guneak aberasteko.

 

Neurozientzia eta eskola, hitzaldia

Ebidentzia zientifikoan oinarrituriko hezkuntzaren inguruko interesa haziz doa, neurozientzien alorrean ikasketa eta irakaskuntza prozesuaren nahiz garunaren plastikotasunaren inguruko aurrerapenak gertatu ahala. Horrela bada, neurozientzien eta hezkuntzaren arteko zubiak eraiki dira azken aldian. Portero Tresserra irakasleak eskainiko duen hitzaldiaren helburua, beraz, honako hau da: azken urteotan egin diren ikerketa neurozientifikoen inguruan hausnarketa egitea, haurtzaro eta nerabezarorako metodologia pedagogikoak diseinatzeko baliagarri izan daitekeen oinarri teoriko-enpirikoa eskaintzen baitute hauek.

Nola ikasten du garunak? Zer egin dezakegu ikasgelan arreta pizteko? Zero urtetik 12ra bitartean burmuinak duen garapenaren alderdirik esanguratsuei errepasoa eman ondoren, eta neuroplastizitate prosezuez jardun ostean, adituak azpimarra jarriko du ikasketa prozesuan eragina duten faktore nagusiak ikasgelan aplikatzeak duen garrantzian, hala nola: gorputza eta adimenaren arteko harremana, emozioen eta ezagutzaren arteko oreka sustatzen duten estrategiak, funtzio exekutiboen garapena, eta ikasketa prozesuak gertatzen diren espazioen diseinuak duen garrantzia.

Goizeko hitzaldia

Eskoletan egindako lanen erakusleihoak. 

24 erakusleiho egon dira ikusgai eskola ezberdinetan egindako proiektuei lotuta. Ikuspegi metodologiko ezberdinen isladak, herriarekin eta komunitatearekin elkarlanean egiten diren ekintzenak edota, arrakastatsutzat jo diren esperientzia zehatzak ezagugu ahal izan dira aurtengo Topaketan hamaiketakoa egiteko tartean.

Erakusleihoak

Talde txikietako lanean teoria eta praktika aztergai. 

Adituak goizeko hitzaldian esandakoak aztertzeko tarte bat hartu da talde txikietako lanean. Eskoletako esperientzia eta praktikarekin alderaketa bat egin eta etorkizuneko ibilbide pedagogikoan egin beharreko hainbat hausnarketa eta landu beharreko zenbait gairen inguruko konpromisoak landu eta Marta Porterorekin partekatzeko tartea hartu da amaieran.

Honekin amaierara ailegati arte.