Zarauzko Orokieta herri eskolak irrati berria estreinatu du

2019-12-09

Abenduaren 3an, euskararen egunean Orokieta irrati berritua estreinatu zen. Astelehenetik ostegunera arratsaldeko 15:00etan irratsaioa emititzen da streaming bitartez. LH1etik LH6 bitarteko ikasleek parte hartzen dute irratsaio bakoitzean, hori da irratiaren berrikuntzetako nagusia. Horrela, 6.mailakoak arduratzen dira saioaren gidaritzaz eta alderdi teknikoaz, eta gainontzeko mailetako kazetariek beraien edukiak aireratzen dituzte irratsaioan bertan.

Irratsaioa zuzenean grabatzen da eta streaming bitartez entzuteko aukera izaten da www.orokieta.eus webgunean. Nahieran entzuteko esteka webgune berean egoten da baita ere. Gainera, Zarauzko Arraio irratian, FM 99.3an biharamunean 13:00an entzungai izaten da.