Sare sozialak egoki erabil daitezke?, Baikaratik burututako formazio saioak

2019-10-24

Sare sozialak eta internet, gure gazteen bizitzan ezinbesteko elementu bilakatu dira. Komunikazio kanal berriak eta aukerak bai, baina baita zenbait arrisku ere ez badira modu egokian erabiltzen. Honen harira, Baikarak burutzen dituen formazio saioen izenburua: Sare sozialak egoki erabil daitezke?. Hiruhilabete honetan, ikastetxe ezberdinetan izango gara; hala nola, Oriarte BHI (Lasarte), Erniobea BHI (Villabona), Arrasate LHI eta Eibarko Udaletxean.

Baikarak ezinbestekotzat du, hezitzaile garen ororen artean eszenatoki berri honen ezagupena sustatzea. Hau dela eta, saio hauek antolatzen ditugu; pantailen, sare sozialen eta interneten erabilpen egokiaren beharrezko kontzientzia bilatuz.

Saio hauek, batez ere gursoei zuzendutakoak, erabilpen hobeagoa lortzeko aukera direla pentsatzeaz gain, gure semeek eta alabek bizitza osorako izango duten euskarri baten erabilpen arduratsua dute helburu.