Guraso elkarteekin zonaldeko bilerak egingo dira urrian

2019-10-04

Zuzendaritza Batzordeak Guraso Elkarteekin harreman hurbilagoak nahi dituela eta, 2019ko urrian lurraldeko bederatzi herrietan eskualdeko batzarrak egingo direla esan nahi dizuegu. Zuen desplazamenduak ahal den eta motzenak izan daitezen zonak geografikoki banatu ditugu.

Hauek izango dira aztergaiak:

1.-2019-2020 Ikasturte hasierako berriak

2.-Eskola-ordutegi aldaketa proposamenak

3.-Baikarako Batzar Orokorra

4.-Web orrialde berriaren aurkezpena – buletinaren harpidetza

5.-Eskoletako proiektuak balorean jartzeko egitasmoa

 

Zonaldeko bilerak:

– BIDASOA. Urriak 7 (astelehena), 18.30etan, Dumboa LHI Ikastetxean. IRUN

– OARSOALDEA. Urriak 8 (asteartea), 18.00etan, Koldo Mitxelena eskolan (Lehen Hezkuntza). ERRENTERIA

– LASARTE-HERNANI-TOLOSA. Urriak 9 (asteazkena), 18.30etan, Oriarte Institutuan-Larroetxe eraikina (Buenos Aires aldapa, 1) LASARTE (lehengo Lasarte Institutua)

– DONOSTIA. Urriak 10 (osteguna), 18.30etan, Baikararen egoitzan (Basotxiki kalea, 36-atzealdea-Intxaurrondo auzoa) DONOSTIA

– DEBAGOIENA. Urriak 14 (astelehena), 18.30etan, Arrasate Institutuan (DBHko egoitzan-Musakola Kiroldegi ondoan dagoen eraikuntza) ARRASATE

– DEBABARRENA. Urriak 15 (asteartea), 18.30etan, San Andres Ikastetxean. EIBAR

– KOSTA. Urriak 16 (asteazkena), 18.30etan, Lizardi Institutuan (DBHko erainkuntza-Gurumendi Kalea) ZARAUTZ

– UROLA. Urriak 17 (osteguna),  18.30etan, Karmelo Etxegarai ikastolan (Perdilegi eraikinean-Lehen Hezkuntza) AZPEITIA

– GOIERRI. Urriak 21 (astelehena), 18.30etan, Urdaneta Ikastetxean (Lehen Hezkuntzako eraikuntzan) ORDIZIA