Orokieta herri eskolak gela berritzaile bat martxan jarri du: Sormen geLab
2020-01-07
Orokieta Herri Eskolan ikasgela berritzaile bat martxan jarri da, ‘Sormen geLab’, tailer ezberdinekin ikasleek beren sormena sustatzeko. Zeharkako proiektuak oinarri izanda, irakasleek parte hartzen dute, taldeek gaitasun desberdinak batera landu ditzaten, baina bakoitzak bere erritmoan.
Ikasgela hau, irakasteko eta ikasteko modua eraldatzeko diseinatu da, ikasleak protagonistak izanik, irakaskuntzaren berrikuntzan eta hezkuntzarako bereziki sortutako soluzio teknologikoen sarbidean oinarrituz.
Orokieta eskola “Reinvent the Classroom” programaren barruan aukeratutako mundu osoko ehun toki baino gehiagokoen artean bat dugu, hezkuntza berrikuntzan eta irakaskuntzan bikaintasunarekiko duen konpromisoa oinarri baitu. Era horretan, Sormen geLab ikasgela, teknologiaren bidez ikaskuntza teknika berriak ikertzen dituzten 100 ikastetxek baino gehiagotara batu da, ikasleria berriz ere erdigune hartuta, etengabeko bilakaeran dagoen mundu bateko herritar izateko prestatzen duten metodologia berritzaileekin.
https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/12/13/sormenerako-teknologia/