Ordiziako irregulartasuna Fiskaltzara

Ordizian matrikulazio prozesuan egon diren irregulartasunak Fiskaltzara eraman ditugu EHIGE, STEILAS, ELA eta CCOO erakundeek. Azaroak 20an, Donostiako Justizia Jauregian entregatu genuen irregulartasun horiek azaltzen dituen txostena, orain Justiziak bere lana egin dezan eta eskua hartu dezan legea betearazteko.

Bitartean, guk gure aldetik ez dugu etengo eta bidezko hezkuntza sistema bermatzen ez duten politika zein ezarritako prozeduren urratze oro salatu eta hauen aurrean behar diren neurriak hartuko ditugu.