OOGentzako kanpaina: Hezkuntza sailak eman ditzaizkiela ikastetxeei datorren ikasturteari aurre egiteko baliabideak

2020-06-24

Egun hauetan datorren ikasturterako Lanpostu Zerrendak ari gara jasotzen ikastetxeetan. Erronka berriei aurre egiteko baliabide berriak eman ordez, murrizketak egin nahi ditu Hezkuntza sailak ikastetxe publikoetan. Hori salatzeko eta ikastetxeetan behar ditugun baliabideak jasotzeko, OOGetako iraunkorretan adosteko testu bat osatu dugu HEIZErekin batera. Hemen duzue esandakoa jasotzen duen idatzia deskargatzeko aukera. Esandakoarekin bat bazatozte dokumentua sinatuta bidal ezazue posta@sarean.net helbidera. Jasotzen ditugun guztiak Hezkuntza sailari helaraziko dizkiogu, ikastetxeok behar ditugun baliabideak jaso ditzagun.

 

Ikasturte honetan ezustekoan harrapatu gaitu larrialdi egoerak eta denen ahaleginari esker aurre egin ahal izan diogu. COVID19aren bilakaera nolakoa izango den ez dakigun honetan hiru agertoki desberdinetara moldatu beharko dugu 20-21 ikasturtea,  Hezkuntza Sailburuordearen ebazpenean agertzen denaren arabera.

Ondo dakigu 20-21 ikasturtea antolatzeko ohikoak ez diren zailtasunekin egingo dugula topo. Hau dela eta ikastetxean zain geunden Hezkuntza Sailak egoera berezi honi aurre egiten laguntzeko eskola eremura egokitutako osasun neurriak, honi erantzuteko antolaketa markoa eta egoerari aurre egiteko baliabide bereziei.  Gure harridurarako ordea egun, hau da bizi dugun egoera:

  • Behin behineko LZ/RPTak jaso berri ditugu eta bertan ikastetxeko bazkaltiar kopuruaren aurreikuspenek diotena kontuan hartu gabe, automatikoki jangelako arduradunaren orduak murriztu dira. Jangela antolatzeak izango duen zailtasunarekin murrizketa honek egoera zaildu egiten du erabat. Dagokion alegazioa bidali egin da.
  • Ikastetxean aspalditik hainbat lanpostu indartzearen beharra ikusi da eta konfinatuta egon garen hilabete hauetan figura hauen garrantzia areagotu egin da, IKT dinamizatzailea eta aholkulariarena dira kasu nabarmenenak. Beraz, figura hauek LZ/RPTan azaltzea edo ordu gehiagoz indartzea ezinbestekoa ikusten dugu.
  • Momentuz 20-21 ikasturtea antolatzeko bidalitako ebazpenean ez da antolaketari, taldekatzeari, osasun neurriei eta abarri buruzko zehaztapenik azaltzen. Espero dugu honen inguruan etorriko diren beste bi dokumentuetan gehiago zehaztea (Coronavirusen aurrean jarraitu beharreko protokoloa eta lan arriskuen prebentzio neurriak), zehaztasunik gabe ezin baita ikasturtea modu ziurrean antolatu. Bestalde, 20-21 ikasturteak inoizko antolakuntza erronkarik handiena suposatuko du. Ohikoa ez den egoerara moldatzeko hainbat gogoeta eta lanketa egitera behartzen gaitu eta erantzukizun osoz aurre egiten diogu. Hau dela eta, gure ikastetxeko ikas komunitatean antolaketari lagunduko ez dion urduritasuna areagotzen duten erabakiak ekiditea eskertzen dugu.
  • 20-21 ikasturtean osasun neurriei aurre egiteko, talde nukleo txikiagoak egiteko beharra aipatu izan da baina LZ/RPT honekin ezinezkoa zaigu erronka horri aurre egitea.

Hau guztiagatik, zera eskatzen dugu:

  • Coronavirusaren aurrean jarraitu beharreko protokolo argia izatea eskola komunitatearen osasuna babesteko eta dagozkion doikuntzak eta egokitzapenak egin ahal izateko.
  • Coronavirusaren protokoloa kontuan izanik, LZ/RPT beharrezko baliabide bereziak esleitzea ikastetxeari.