Look berria daukagu!

2019-10-07

Kurtso berria look berriarekin hasi dugu! Ikusi al duzu gure irudi eta web berria? Bisitatu gure webguneak eta sare sozialak eta ikusi egindako aldaketak! Gainera… buletin berria daukagu EHIGEn!

Newletter berria, egin zaitez harpidedun!

EHIGEk hamabost egunez behingo buletina estreinatzen du eta izena ematera animatzen zaitugu. Bertan EHIGE osatzen duten federazioen albisteen berri izango duzu, uneoro informatuta egoteko!
Interesatuta bazaude bisitatu gure webgune berria eta eskumaldean dagoen atalean zure datuak sartu harpidetzeko. Izen-abizenak eta helbide elektronikoa baino ez dira sartu behar, eta terminoak eta baldintzak onartu. Gogoratu, webgunearen euskarazko bertsioan bazaude, euskaraz jasoko duzu buletina. Gaztelaniaz jasotzea nahiago baduzu, bete itzazu datuak webguneko gaztelerazko bertsioan.

Federatutako 500 IGE baino gehiagorekin, Euskal Eskola Publikoaren baitan ordezkaritza handiena duen erakundea da EHIGE. Baikara, BIGE, Denon Eskola, Gipuzkoako Eskola Txikiak eta Ikas-bik federazioek osatzen dute.

Euskal hezkuntza sistemaren oinarrizko ardatz egituratzaile izango den eskola publiko euskalduna, kalitatezkoa, inklusiboa, ekitatiboa, demokratikoa, laikoa, berritzailea eta solidarioa defendatzen du EHIGEk.