Itsasondoko Urkipe Herri Eskola eraikin berria izango du
2019-10-28
Itsasondoko Urkipe Herri Eskolan eraikin berria egingo da 2019-2023 aldirako Hezkuntza Azpiegituren Planak adierazten duen moduan.
Urkipe Itsasondon dagoen eskola bakarra da, eta udala 2010ean hasi zen ikastetxearen baldintzak hobetzeko lanean. Eraikin berria gaur egun eskola kokatzen den lursailean kokatzea da udalaren helburua.
Orain, Eusko Jaurlaritzak proiektuaren eraikuntza lehiaketara ateratzea izango da hurrengo urratsa.