Gipuzkoako Eskola Txikien Gurasoen topaketa egingo da martxoaren 14an Zizurkilgo Mendigain ikastetxean
2026-03-07
Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Topaketak antolatu dituzte, formazioa eta saretzea helburu hartuta. Martxoaren 14a izango da Zizurkilgo Mendigain ikastetxean.
Bi hitzaldi antolatu ditu Gipuzkoako Eskola Txikietako sareak eta izen ematea ezinbestekoa izango da:
- 9:30 Sexu heziketa eta harremanak (Maddi Egizabal Rikondo- Aztarnak. eus)
- 11:00 Naturan hezi (Irati Andoño Erdozain/ Jon Ander Gallarraga- Kutxa Fundazioa).
Animatu eta parte hartu!
