Hezkuntza-sistema birplanteatzeko garaia dela aldarrikatu dugu Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunearen aurkezpenean
2020-12-14
Gaur goizean prentsaurrea eman dugu Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunea osatzen dugun plataforma eta erakundeek. Bertan, EAEko hezkuntza-sistema birplanteatzeko garaia dela aldarrikatu dugu, segregazioa birproduzitzen duelako eta ez dituelako betetzen euskal gizarteak eskatzen eta behar dituen inklusio helburuak.
Lau helburu ditu Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak:
- Euskal Eskola Publikoaren balioa azpimarratu eta euskal gizarteak berarekiko duen atxikimendua handitzea. Euskal eskola publikoa hezkuntza sistemaren ardatzean jarriz, bere alde borrokatu eta bere printzipioak lau haizetara zabaltzea.
2.- Eskola Publikoak behar dituen baliabideak bermatzea eta tokian tokiko oztopo eta diskriminazioak salatzea.
3.- Hezkuntza sistemaren pribatizazioaren aurka egitea, gaur egungo sistema duala eta sistema horren atzean dauden kontzertuak salatuz. Â Pribatizazio dinamika eteteko Eusko Jaurlaritzak ikastetxeen publifikazioa ahalbideratuko lukeen araudia sortzea aldarrikatzea.
4.- EAErako balizko Hezkuntza Legearen inguruko hausnarketa eta eztabaida zabaltzea ikuspuntu jantzi eta kritiko batetik eztabaidatu ahal izateko.
EAEko hezkuntzari buruzko datu batzuk eman ditugu:
– Europa mailan, sare pribatu gehien duen hirugarren lurraldea gara.
-Maila sozio-ekonomiko baxuena duten ikasleak sare publikoan daude.
-Jantokiko beken kopurua ia hirukoitza da sare publikoan.
-Atzerriko ikasleen %67 sare publikoan eskolaratzen da, %33 itundu-pribatuan.
-Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen %63 sare publikoan dago eta %37 itunpeko-pribatuan.
-Hezkuntza-itunen araudiaren baldintzak ez dira betetzen EAEn.
Datu hauek erakusten dute nolakoa den EAEko hezkuntza sistema duala: desorekatua, diskriminatzailea eta segregatzailea. Beraz, gizarte kohesionatu, justu eta inklusibo bat lortzeko, ezinbestekoa da egungo hezkuntza-sistema birplanteatzea.
Irakurri prentsa-oharra hemen.
**Euskal Eskola Publikoaz Harroren kamisetak salgai sindikatuen hiriburuetako egoitzetan