‘Handitan’ da Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaiaren kantua
2022-05-18
Aurkeztu dugu prentsaurrean 2022ko ekainaren 5ean Bastidan ospatuko dugun Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaiaren abestia. Prentsaurrekoan parte hartu dute Lurdes Errasti, Denon Eskola federazioko presidenteak eta Lurdes Imaz, EHIGEko koordinatzaileak. Abestiaren egileak, Maisha MC, San Frantziskon grabatutako bideo baten bidez aurkeztu du abestia.
“Handitan” da 29. Jaiaren abestiaren izenburua eta Maisha MC hiphop artistak sortu du Kaliforniako San Frantzisko hirian Glaukoma taldeko Juantxo Arakama, Laize MC eta “Nizuri Tazuneri” taldeko Fani abeslarien kolaborazioekin. Bideoari dagokionez, Bizkaiko Arriguri kooperatiba txikiak egin du. Bastidako eskolan eta Biasteriko institutuan grabatu dituzte irudiak.
Mezu potenteak ditu abestiak:
- Hezkuntzak bermatu behar du ikasle guztien eskubidea euren bizitza-proiektua garatzeko.
- Gure altxorra den euskara zaintzeko ardura dugu.
- Eskola publikoan denontzako lekua dago.