Familien Eskola Digitala: Kronika

2020-12-10

Eskola Digitalaren 6. Jardunaldiak ospatu berri ditugu. Aurreko edizioetan bezala, familiei zuzendu dizkiegu arratsaldeko saioak. Jarraitzeko aukerarik izan ez bazenuen, hemen duzu aukera:

Miguel Barrero: ā€œNolako eskola nahi dugu? Hamarkada baterako erronkakā€.

2020/2021 ikasturte honetan eskolaratze-ibilbide hasi duen ikasle batek 18 urterekin zer nolako gizartea aurkituko duen azaltzen du Miguel Barrero Santillana Fundazioko hezkuntza-arduradunak. Bere ustetan, hauexek izango dira 2030. urtearen ezaugarriak: ziurgabetasuna, konplexutasuna, globalitatea, digitaltasuna, kultur-aniztasuna, abiadura eta disruptibotasuna. Halako gizarte batean bizitzeko, irakaskuntzak nolakoa izan beharko lukeen azaldu zuen ere:

  • Ezagutzan oinarritua.
  • Ikaskuntzan oinarritua.
  • Trebetasun eta konpetentzietan oinarritua.
  • Ikasleak oinarritua.
  • Bizitza osorakoa eta nonahikoa.

Amaitzeko, halako irakaskuntza bat lortzeko dauden arazoak azaltzen saiatu zen.

*Ikusi hemen hitzaldia osorik.

Euskal Eskola Publikoa Gaur Bihar: ā€œKalitatezko hezkuntza inklusiborako hezkuntza-denborakā€.

Hezkuntza-denborak (egutegia, oporrak, ordutegia, eta abar) oso garrantzitsuak dira kalitatezko hezkuntza inklusibo bat eskaintzeko. Hau azaltzeko, hainbat datu eman zituzten Euskal Eskola Publikoa Gaur Bihar ekimenaren kide diren Ana Eizagirre eta Xabier Mendizabalek. Hasteko, ikasleen hezkuntza integrala lortzeko arlo formalak, ez-formalak eta informalak duten garrantziaz aritu ziren. Ondoren, jardunaldi jarraia eta osoari buruzko informazioa eman zuten, ikerketetan oinarritutakoa. Eskolaz kanpoko jardueren garrantziaz ere aritu ziren, Udalen inplikazioaren garrantzia azpimarratuz. Horretaz gain, jantokiaren garrantziaz, ingurunean txertatutako eskolaz eta eskola-espazioak euskararen normalkuntzarako duen garrantziaz aritu ziren.

*Ikusi hemen hitzaldia osorik.

Carlos Magro: ā€œZeintzuk dira hezkuntzaren erronkak? Zein paper jokatzen du digitalizazioak?ā€

Hezkuntza-berrikuntzako eta ekimen digitaleko espezialistaren arabera, osasun-krisiak gure errealitatearen ispiluaren aurrean jarri gaitu, eta alderdi positiboak (erreakzio-gaitasuna, irakaskuntza-konpromisoa, eskolaren balioa nabarmentzea) zein eskolak aurrean dituen erronkak erakutsi dizkigu, baita gure hezkuntza-sistemaren hauskortasuna ere, hezkuntzari dagokionez. Hitzaldi osoa hemen.

Hezkuntza-komunitatearen mahai-ingurua: ā€œZer ikasi dugu konfinamenduan etorkizuneko Euskal Eskola Publikoa eraikitzen lagunduko diguna?ā€

Konfinamenduan emandako urrutiko ikaskuntzaren protagonistekin amaitu genituen jardunaldiak. Sara Codina eta Imanol Ballesteros Unamuno institutuko ikasle ohiak, Susana Aribayos Luis BriƱas-Santutxu eskolako amak eta Irantzu Gallastegi Aranbizkarra eskolako zuzendaria digitalizazioarekin hainbat gaiez aritu ziren: metodologia aktiboak, parte-hartzea eta komunikazioa, formakuntza eta pribatutasuna eta zibersegurtasuna, besteak beste. Gai horietan oinarrituta, eta euren esperientzia pertsonaletatik abiatuta, digitalizazioaren prozesuak kontuan izan behar diren hainbat gai jorratu zituzten:

  • Lan kooperatiboaren garrantzia.
  • Tutoretzak indartzeko aukera ematen dute teknologia berriek.
  • Etxetik egiten den urrutiko ikaskuntzan arreta mantentzeko zailtasunak.
  • Ikaste-irakaste prozesutik haratago, bideo deiak oso baliagarriak izan daitezke komunikatzeko eta emozioak lantzeko.
  • Ikasleek ere formakuntza behar dute arlo digitalean, aisialdiaz haratago tresna digitalek eskaintzen dituzten aukerak ezagutzeko.
  • Familiei erakutsi behar zaie ere euren seme-alabei laguntzen.

Ikusi hemen mahai-ingurua osorik.

*** Irakurri hemen 6. Eskola Digitalaren kronika orokorra.