Ez da ikastetxeetara itzuli behar berme juridikorik eta segurtasun-bermerik ez dagoen bitartean
2020-05-12
Datorren astelehenetik aurrera ikasgeletara mailaz maila itzultzeari buruzko azken informazioen aurrean, EHIGEk honako hau adierazi nahi du:
- Ikasgeletara lehenbailehen itzuli behar dela uste dugu. Itzulera hori berme juridikoekin eta segurtasun-neurriekin egin behar da. Une honetan aipatutako baldintzak ez dira betetzen.
- Administrazioari eskatzen diogu prestatzen ari den segurtasuneko esparru-plana helarazi dezala lehenbailehen ikastetxeetara, hauek beren errealitatera egokitu dezaten. Ikastetxeko plan hori eskola-kontseiluak adostu behar du.
- Urrutiko irakaskuntzak ohiko bideari jarraitzen dio, alarma-egoera ezarri zenetik irakasleek eta ikasleek familien laguntzarekin egiten duten lanari esker.
EHIGEren iritziz, ez da ikastetxeetara itzultzea planteatu behar berme juridikorik eta segurtasunik ez dagoen bitartean.
Deskargatu informazioa PDFn.