Eusko Jaurlaritzaren guraso elkarteentzako laguntzen behin-behineko ebazpena argitaratu da
2026-02-27
Dagoeneko argitaratu da Eusko Jaurlaritzak guraso-elkarteentzat, federazioentzat eta konfederazioentzat emandako laguntzen behin-behineko ebazpena, 2025eko irailaren 16ko Aginduaren bidez egindako deialdian oinarrituta.
Informazio guztia eskura dezakezue Nire Karpetan. Hilabeteko epea duzue gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (2026ko otsailaren 20ean argitaratu da ebazpena). 10 eguneko epean berariaz eta idatziz uko egiten ez badiozue, onartuta dagoela ulertuko da.
Beste behin ere, Hezkuntza Sailak ez ditu kontuan hartzen guraso-elkarteen, federazioen eta konfederazioaren beharrak; izan ere, 24-25 ikasturteari dagokion dirulaguntza hori ia martxoaren amaieran edo 2026ko apirilaren hasieran kobratuko da. Gainera, nahiz eta urte batzuk daramatzagun hornidura handitzeko eta azken urteetan izan diren murrizketak berreskuratzeko eskatzen, federazioen eta konfederazioaren dotazioak izoztuta jarraitzen du.
