Euskal Eskola Publikoaren 32. Jaia Urduñan

2025-05-29

Lau gune izango ditu “Errotu” lemapean ekainaren 1ean Urduñan ospatuko dugun Euskal Eskola Publikoaren 32. Jaiak.  Kaleko animazioa ez da faltako eta hamaika jardueraz gozatzeko aukera paregabea izango da.

Girotzen!

Maiatzaren 31n, larunbatean, izango da zer eginik Urduñan. Txarlazo taldeak mendi martxa bat egiteko aukera emango du. Hitzordua 11etan izango da Foru Plazan eta 13:00etan bueltan izango gara. Ordu horretan dantza plaza egongo da Erauntsi dantza taldearen eskutik. Gauean ere izango da zer eginik, Enbata Lorade taldeak kontzertua eskainiko baitu 9etan.

Lau gune eta kaleko animazioa

Jaiak lau gune finko izango ditu eta ekintza ibiltariak ere  izango ditugu.

Urduña Herri Eskola

Urduña Herri Eskola izango da Euskal Eskola Publikoaren 32. Jaiaren lehenengo gunea. Bertan emango zaio Jaiari irekiera ofiziala 11:00etan. 12etan Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore eszenatokira igoko dira “Ostirala iritsi da!” obrarekin. 15:30etan antzerki musikala izango dugu Gora bihotzak-en eskutik eta 16:45etan Hodei magoaren txanda iritsiko da. Gainera, egun osoan zehar PAIren jolas kooperatiboak izango ditugu familian gozatzeko, baita tailerrak ere Kaiku baserri txokoan.

Foru plaza

Foru plaza izango da jaiaren bigarren gunea. 13:30etan  Goazen!eko artistak igoko dira eszenatokira, plaza osoa dantzan jartzeko prest. Gune honetan ere Makusi egongo da egun osoan zehar, baita Athletic Fundazioaren txokoa eta Jokai euskal jolas mitologikoak ere. Hauekin batera “Diowen bila” jardueraren harrera-postua egongo da. Arratsaldean kontzertuen unea izango da  Ingot eta Gozategi taldeekin.

Bestalde, Aiaraldeako ekoizleak eta elkarteak egongo dira kale nagusiko postuetan.

Gernika plaza

Gernika plazan ere hainbat ekintza egongo dira. Eroskiren Eliadura Eskola eta Klima azoka izango ditugu bertan egun osoan zehar, herritarrak klima-aldaketaren aurrean mobilizatzeko, hezteko eta kontzientziatzeko diseinatua esperientzia interaktiboa.

Bazkari gunea ere izango da hirugarren gunea, izan ere, Urduñako Bedarbide abeltzainen elkarteko txahal ekologikoarekin egindako hanburgesak dastatu ahal izango dira. Ogia eskualdekoa izango da, Orozkoko Iza okindegikoa. Barazkiei dagokienez, Delikako shiitake perretxikoak eta Ispasterreko Iparragirre baserriko tomate eta kalabazina ekologikoa erabiliko dira.

Bestalde, Urduñako Marmita elkarteak prestatuko du aurten paella zerbitzua, haragiduna eta barazkiduna.

Aurten elikadurak garrantzia berezia izango du Jaian, izan ere tokiko elikadura-estrategia agroekologian murgilduta dago Urduña. Hala, Hazi, ENEEK-Ekolurra, bertako ekoizleak eta Urduñako Udalaren arteko elkarlana islatuko da Jaian.  Janarirako txartelak Foru plazan eta eskolan erosi ahal izango dira.

Bolatokia

Jaiko laugarren gunea bolatoki inguruan egongo da. Bertan egongo dira puzgarriak eta Mustaren perkusio tailerra. Horretaz gain, zuen skate eta irristailuekin etortzera animatzen zaituztegu, skate parke polita dago Urduñan eta!

Kale animazioa

Ez da egongo Urduñan jai girorik gabe egongo den txokorik! Euskal Eskola Publikoaren 32. Jaian giroa berotzeko hainbat ekintza ibiltari izango dira kaleetan zehar: Reperkusion Feminista, dultzaineroak, kantuz-kantu Otxotearen eskutik, Getxa goi txistu taldea, Txarlazopeko musikariak eta Urduñako buruhandiak.

 

Garraio publikoa eta aparkalekuak

Urtero bezala, ikastetxeek antolatutako autobusak edo garraio publikoa erabiltzera animatzen zaituztegu (Renfe eta Bizkaibus).

Autoz zatoztenak industrialdean izango duzue aparkalekua, herrigunetik hurbil eta autokarabanentzako aparkalekua Nafarroa kalearen amaieran aurkituko duzue.

Animatu zaitez eta ekainaren 1ean etorri Urduñara! Euskal Eskola Publikoa errotu!