Euskal Eskola Publikoaren 28. Jaiaren egitaraua aurkeztu dugu

Ekainaren 2an ospatuko dugun Euskal Eskola Publikoaren 28. Jairen egitaraua aurkeztu dugu Errenteriako Koldo Mitxelena eskolan. Prentsaurrean parte hartu dute Julen Mendoza Errenteriako alkateak, Maialen Oliverik (Errenteriako Koldo Mitxelena eskolako amak), Lurdes Imaz-ek (EHIGEko koordinatzaileak) eta Jaian parte hartuko duen Porrotx pailazoak. Jaia sei gunetan antolatuta egongo da eta hamaika jardueraz gozatzeko aukera paregabea izango da.

Ekainaren 1ean, larunbata, hainbat ekintza burutuko dira Errenterian jaiari harrera emateko. Gamon Zumardia gunean, familian jolasteko aukera izango da eta Herriko plazatik Errenteriaren historia industriala ezagutzeko Sirena hotsen atzetik izeneko bisita gidatu bat egingo da. Bisita euskeraz izango da eta ezinbestekoa da aldez aurretik hemen izena ematea. Horretaz gain, Nerabe taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da.

Jaia sei gunetan banatuko da, Koldo Mitxelena, Gamon Zumardia, Gernika plaza, Herriko plaza, Foru plaza eta Ondartxo hain zuzen ere. Hamaika tailer, ikuskizun eta kontzertu egongo dira Errenteriako kaleetan: Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Nogen, DJ Txurru eta Burguete, dantza urbanoa, puzgarriak, Izaki Gardenak, Baloreak egitasmoa, Apaxi ipun kontalaria, Aneguria, erakusketak, ikastaroak… ikusi programa osoa hemen.

Ez da Errenterian jai girorik gabe egongo den txokorik! Giroa berotzeko hainbat ekintza ibiltari izango dira kaleetan zehar: EH 11 kolore, Euskorleans, Rockalean, EMKE banda, Reperkusion Feminista, trikitilariak, txistulariak eta dantzariak… Ez galdu aukera!

Deskargatu jaiaren egitaraua PDFn:

EEPren 28. Jaiaren egitaraua – Errenteria