Eskola Txikien proposamenak etxetik lanean aritzeko

2020-04-29

Gipuzkoako Eskola Txikien webguneak atal berria estreinatzen du. Euskadiko Eskola Txikietako irakasleen kolaborazioari esker, ikasleentzat interesgarriak izan daitekeen proposamenak argitaratuko dituzte, ikasleek, ahal duten neurrian, euren etxeetatik proposatutako ekintzak egin ditzaten.

Euren izaera propioari eutsiz jarraituko dute proposamenak bultzatzen: adin aniztasunean jardutea bultzatuz, etxeko txikiak elkarrekin aritzeko asmoarekin, txikitasuna aprobetxatuz. Landa eremura ateratzea komeni ez denez, landa eremukoa etxeetara ekartzen saiatuko dira.