Atzeratu egingo da Euskal Eskola Publikoaren Jaia

2020-04-02

Atzeratu egingo da ekainaren 7an Bastidan “Hazitik gora!“ lemapean ospatzekoa zen Euskal Eskola Publikoaren Jaia. Egun bizi dugun egoera argitzen den heinean jakinaraziko dugu data berria.

Arabako Errioxako ikastetxe publiko guztiak ari dira parte hartzen Jaiaren antolaketan. Euskal Eskola Publikoak euskal gizartean duen zeregin egituratzailea aitortzea da egun honen helburua. Bastida, Eltziego, Lantziego, Oion eta Laguardian kokatuta daude sei ikastetxeok.

“Hazitik gora!” da 29. edizio honen leloa. Beronen bidez ikastetxe hauek bizi duten transformazio prozesua aitortu nahi dugu, ikasleen beharretan oinarritutako irakaskuntza euskalduna eta kalitatezkoa eskaintzeko.

Irakurri hemen prentsa-oharra.

www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus