Apirilaren 22an zabalduko da haurreskoletan izena emateko epea

2024-04-17

2023 eta 2024 urteetan jaiotako haurrentzako Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eskatzeko epea apirilaren 22tik maiatzaren 10era bitartean egongo da zabalik, biak barne. Eskaerak online nahiz presentzialki egin ahal izango dira.

Honako egutegi hau ezarri da eskariak aurkezteko eta haurren onartze-prozeduraren epeetarako:

  • Eskariak online edo aurrez-aurre entregatzea: apirilaren 22tik maiatzaren 10era
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: ekainaren 10ean
  • Erreklamazio eta subsanazio epea: ekainaren 10etik 14ra
  • Eskaerari uko egitea: ekainaren 14ra arte
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: uztailaren 1ean
  • Haurren hasiera-data haurreskolan: irailaren 5a

Jaioberrien izen-emateen kudeaketa

Maiatzaren 7tik 15era arte jaiotako haurrak maiatzaren 24ra arte eman ahalko dute izena.

Informazio gehiago, Haurreskolak Partzuergoko web orrian.

2024-2025 ikasturteko izen-emate orria.