Abian da Etxealditik Euskaraldira egitasmoa

2020-04-20

Koronabirusak eragindako egoera honetan inoiz baino ageriago gelditu zaigu elkarren beharra daukagula: elkarrekin komunikatzeko beharra, hitz egiteko beharra. Inoiz baino gehiago hitz egiten ari gara elkarrekin, eta hizketaldi horietan guztietan erabiltzen dugun hizkuntzaren gainean hausnarketa egiteko proposamena luzatzen du Euskaraldiak ā€œEtxealditik Euskaraldiaā€ egitasmoarekin. Hau da, etxealdian erabiltzen ditugun hizkuntza-ohiturak zeintzuk diren eta ohitura horien zergatiei erreparatzea da proposamen honen xede nagusia.

Etxealditik Euskaraldira norbere ingurune hurbileko hizkuntza ohiturez gogoetatzeko gonbidapena egiteaz gain, ariketa sorta bat ere proposatuko du hizkuntza ohiturak aldatzeko. Horretarako, dinamikak irauten duen artean goizero Euskaraldiko sare sozialen bidez eta Euskaraldiaren webgunean bideoak eta mezuak igota emango dituzte parte hartzeko jarraibideak.

Lau fase izango ditu: aurkezpena apirilaren 20an, hausnarketa fasea 21etik 23ra, hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketen proposamena 24tik 30era, eta bukaerako ekitaldia maiatzaren 3an.

Parte hartzeko deia

Dinamika Ā«bere egin eta parte aktibo izateraĀ» gonbidatu dituzte herritarrak, fisikoki zein sare sozialen bitartez, #EtxealditikEuskaraldira traola erabili eta @euskaraldia kontuari aipamena egiteko eskaera egin diete. Etxeetako leiho eta balkoietan, berriz, koloretako puntu bat jartzea eskatu diete parte hartzaileei, egitasmoan parte hartzen ari direla adierazteko.

EHIGE arigune izango da aurtengo edizioan eta Etxealditik Euskaraldira egitasmoan parte hartzera animatu nahi zaitugu.