Not a member? Join today
Duela zenbait hilabete, Talaiako ikasleek proiektuaren diseinuan parte hartu zuten, eta beren ideiak partekatu zituzten eskolarako eta ingururako bidea nolakoa izatea gustatuko litzaiekeen azaltzeko. Ondorioekin ingurua birdiseinatu zen, eta orain,
Continue Reading
Gipuzkoako gazteen artean ingurumen-kontzientzia sustatzeko, Elhuyarrek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoen Sailak indarrak batu zituzten liburuxka bat egiteko. Liburuxka hori hezkuntzako eta ikerketako profesionalen arteko lankidetzaren ondorio da, eta ikasgelan ingurumen-iraunkortasunari eta -larrialdiari aurre egiteko ideia giltzarriak ematea du helburu. Gainera, 20 ikerketa-proiektu zituen, alorreko adituek proposatuak.
Lezo Institutuko ikasleak 2022/2023 ikasturtean hasi ziren energiaren gaia lantzen Lezoko 2030 Eskola Agendaren esparruan. Lehen kurtso horretan herrian eta ikastetxean bertan energiari buruzko diagnostikoa osatu zuten.
Donostiako Udalak, Giza Eskubideen atalaren bitartez, “Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 20. ekitaldiaren” sari banaketa burutu zuen Udaletxeko Pleno aretoan.
Mugimendu-eremu bat, jarrera bertikalean jarritako akazia-enborrez osatutako labirintoarekin; oreka-joko inguratzailea; jauzi-eremu bat, tranpolin biribila eta kolunpioa dituena; arte-garapena sustatzeko esplorazio-eremuak bilatzeko antzokia; irudimena, eraikuntza eta bestelako jarduerak lantzeko pinu-azaletatik abiatuta diseinatutako espazioa eta silize-hondarrarekin jolasteko mahaiz hornitutako kraterra dira, besteak beste, Erguin auzoko Arrasate Herri Eskola ikastetxeko patio berrituan haurrak dibertitzeko elementu pedagogikoak.
Errenteriako Koldo Mitxelena hezkuntza komunitateak kultur aniztasunaren festa antolatu du Koldokide guraso elkarteak antolatuta.
Donostiako zenbait eskulturaren inguruko ibilbidea da, ikasleen artean Giza Eskubideen Deklarazioa lantzeko asmoz egina. Gazteenei garrantzia eta ezagutza ematen dieten eskubideen urraketak gogorarazten dituzten lanak.
+ Berri gehiago ikusi
EHIGE Gurasoen Elkartea
Tweets by TwitterDev
+ EKITALDI GUZTIAK IKUSI
* Datu hau nahitaezkoa da
Berrikusi zure sarrerako ontzia edo spam-aren karpeta, harpidetza berresteko.