Jai solidarioa Kurtzebarri institutuan, Senegalera eskola-materiala bidaltzeko
2024-04-08
Aste Santuko oporrak baino lehen, Aretxabaletako Kurtzebarri institutuak jai solidarioa antolatu zuen Yaakar elkarteak, Senegalera eskola-materiala bidaltzeko dirua biltzeko asmoz.
Ikasleek hainbat emanaldi egin zituzten eskolako areto nagusian. Gainera, pintxo-postuak egon ziren plazako ataripeetan, eskumuturrekoak saldu ziren eta bizikleta-zozketa egin zen.
Yaakar elkartea 2019an sortu zen GKE bat da, Senegalekin, zehazki Mbam udalerriarekin, garapenerako lankidetza-proiektuetan lan egiteko.