2019-2023 aldirako Hezkuntza Azpiegituren Plana

2019-10-20

Aurreko astean Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailburuak 2019-2023 aldirako Hezkuntza Azpiegituren Plana aurkeztu zuen. Plana eta bertan jasotzen diren jarduerak, honako ardatz estrategiko hauek aintzat hartuta atondu dira:

– Arreta eskola-postuen eskakizunei, hedatzen edo transformatze
prozesuan dauden hiriguneetan.
– Eraikinen berriztatzea, lehentasunezko erantzuna emanez
irisgarritasunerako jarduketei eta ikaskuntza-metodologia berriak
egokitzeko modernizazio-jarduketei.
– Kanpo-eremuen birmoldatzea, bereziki jolastokien estaldurena.
– Hobekuntza-jarduketak Hezkuntza Beharren Indize altuko ikastetxeetan.
– Lekuan lekuko sukaldeen pixkanakako berreskuratzea.
– Genero-ikuspuntutik diseinaturiko eremuak.
– Eremu efizienteak energia aldetik.
Planak aurreikusten dituen ekintzak hemen kontsultatu ditzakezue: Azpiegituren plana 2019-2023 Plan de Infraestructuras Educativas

*Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailera zuen hezkuntza beharrak OOGren bitartez idatziz bidaltzera animatzen zaiteztegu, ondorengo puntuetan arreta berezia jartzen: sukaldeak, espazioen eraberritzea eta zentroen oinarrizko beharreak (jolastokiak estaltzea, liburutegiak, psikomotrizitate gelak, eta abar.)