Zer proposatzen dute alderdi politikoek eskola publikorako?
2020-07-03
 Datorren uztailaren 12an izango dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Hezkuntza programak bildu ditugu.
Jolas moduan, galdera-sorta bat proposatzen dizuegu:
- Nork aipatzen du eskola publikoa?
- Nork jasotzen du eskola publikoak izan behar duela euskal hezkuntza-sistemaren ardatza?
- Nork dio itunpekoen finantzaketa publikoa baldintzatuta egon behar dela kohesioari eta justizia sozialari egiten dioten ekarpenaren arabera?
- Nork aipatzen du ikasleen beharrei erantzungo dien planifikazioa, eta ez familien interesei erantzungo diena?
- Nork onartzen du segregazio arazo bat dugula?
- Nork hitz egiten du familiez eta gurasoen elkarteez?
- Nork aipatzen du Euskal Eskola Publikorako digitalizazio-plan bat?
- Nork hitz egiten du ikastetxeei autonomia emateaz behar besteko baliabideekin?
- Nork aipatzen du ikastetxe publikoetako irakasleen egonkortasuna?
- Nork hitz egiten du hezkuntza-komunitateko sektore guztien parte-hartze aktiboaz eta demokratikoaz? Eta hezkuntza-komunitatearekiko konfiantza-eredu deszentralizatuaz?
- Nork hitz egiten du ikasle euskaldun eleaniztunak lortzeaz?
Hona hemen hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi politikoek hezkuntzari buruz diotena: