Orokieta herri eskolak gela berritzaile bat martxan jarri du: Sormen geLab

2020-01-07

Hezkuntza sistema publikoa eraberritze prozesu batean dago. Ikastetxe bakoitza bere martxan ari da, baina haietako askotan aurrerapauso handiak eman dituzte azken urteotan; Zarauzko Orokieta herri eskola da horietako bat. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa aintzat hartuta, lehendabiziko Sormen geLab-a eraiki dute han: puntako teknologiaz hornitutako ikasgela bat. Abenduaren erdialdean aurkeztu zuten, eta ikusmin handia sortu zuen; dozenaka lagun bertaratu zen inaugurazio ekitaldira.

Gela zabal, argitsu eta erakargarria da Orokieta herri eskolako Sormen geLab-a. Horma irudi koloretsuak, borobilean jarritako gurpildun mahaiak eta aulkiak, dozenaka ordenagailu eramangarri, pare bat pantaila erraldoi, balea baten irudia eraiki berri duen 3D inprimagailu bat, koltxonetadun txoko bat, liburuak… Eta, mahai altu baten gainean, urez betetako edalontziak, barruan koloretako kable batzuk dituztela. Hatza uretan sartu eta, kalanbrerik jasateko beldurrik gabe, musika egiten dute Orokietako ikasleek. Halaxe egin diete ongietorria Sormen geLab-aren aurkezpenera bertaratu direnei.

https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/12/13/sormenerako-teknologia/