2020-2021 matrikulazio kanpaina

2020-01-10

2020-2021 kurtsorako matrikulazio kanpaina urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra bitartean zabalik egongo da 2020-2021 kurtsorako haur, lehen eta bigarren hezkuntzakon, EAEko eskola eta institutuetan.

Zuen bideoak, kartelak, ate irekien jardunaldiak eta prestatzen ari zareten materiala ezagutu nahi dugu. Informazioa irojo@ehige.eus helbidera bidali eta gure sare sozialetan zabalduko dugu. Ikusi hemen orain arte batu ditugun euskal eskola publikoen kartelen albuma.

Hona hemen Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikastetxe publikoetan izena emateko eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea, bai eta ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak biltzen dituen araudia.

Hemen duzue matrikulazio kanpainarako gure kartela.