Zabalik dago entitateek Euskaraldian izena emateko epea

2020-03-10

2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean, 15 egunez, ospatuko da Euskaraldiaren bigarren edizioa.Euskaraldiaren helburua eta estrategia bat eta bera da: euskararen erabilera aktibatzea.
Edizio honen berrikuntzarik nagusiena Ariguneen sorrera da, euskaraz lasai hitz egiteko espazioak hain zuzen ere.

Oraingoan entitateek parte hartzeko modu eraginkorra proposatzen du Euskaraldiak: administrazioan, herriko elkarteetan, lantokietan, zerbitzu enpresetan, kirol taldeetanā€¦

Nola eman izena Arigune moduan bezala?

Lehenengo urratsa ariguneak identifikatzea da eta horretarako kideen adostasuna beharrezkoa da. Behin ariguneak identifikatuta, zenbat arigune dituzuen jakinarazi beharko duzue (bai, barne-ariguneak eta bai kanpo-ariguneak); eta baita entitate barruan zenbat kidek parte hartuko duten ariguneetan.

Entitateek egin beharreko prosezua:

  1. Euskaraldiaren proposamena aztertu eta zuzendaritzan prozesuan sartzeko erabakia hartu
  2. Arigune izan daitezkeen taldeak identifikatu
  3. Ariketa egitea adostuko dute arduradunek gainontzeko kideekin
  4. Ariketan izena emango du entitateak
  5. Neurriak hartu hizkuntza-ohituren aldaketa eta arikera gauzatzea posible izan daitezen
  6. Ariketa soziala egingo dute entitateko kideek
  7. Ariketaren balorazioa egingo da entitatean, aurrera begira jarrita

Gogoan izan, ariguneetan izena ematen baduzue ere, norbanakoen izen-ematea irekitzen denean(2020ko iraila) guztiek eman beharko dugula izena ariketan, bai ariguneetan parte-hartuko dutenek eta baita herritar moduan parte hartuko dutenek ere.

Lehenengo edizioan bezala Euskaraldiaren 2. edizio honetan parte hartzera animatzen zaituztegu ikastetxeok. EHIGEk parte hartuko du jada martxan dauden antolaketa batzordeetan eta jarduerak proposatuko dizkiegu ikastetxe publikoei.