Salgai Publikoa aI do! materiala

2024-02-06

Dagoeneko prest daukagu 2024ko ekainaren 2an Ordizian Publikoa aI do! lelopean ospatuko den 31. Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren materiala: kamisetak, sudaderak, tote bag poltsak, motxilak eta botilak.

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren webgunean aurkituko duzue online denda, txartelarekin ordaindu ahal izango da eta 40 eurotik gorako eskaeretan bidalketa gastuak doakoak izango dira. Dendan Publikoa da bidea banderola erosteko aukera ere izango duzue.

Hona hemen denda onlineko linka!https://www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus/eu/denda

Zalantzarik izatekotan jar zaitezte harremanetan gurekin jaia@ehige.eus helbidera idatziz.

#euskaleskolapublikoarenjaia #publikoaaido #ordizia