Partekatu, zabaldu, hazi!

2021-11-16

Dakizuenez hamabost egunean behin EHIGE osatzen duen federazioen inguruko albisteaz osatutako buletina bidaltzen dugu IGEetara, interesgarriak izan daitezkeen edukiekin.

Buletin honen helburu nagusia guraso elkarteak eta eskola publikoetako hezkuntza komunitatea informatzea da. Horregatik, elkarrekin hazi eta elkarrengandik ikasteko xedez, zuen eskoletan eta IGEetan egiten dituzuen ekimenen eta ekintzen berri ematea gustatuko litzaiguke, gure arteko sarea indartu dadin.

Bidea elkarrekin hobeto egiten delako: partekatu, zabaldu, hazi!

Jar zaitezte harremanetan zuen federazioarekin eta zuen proiektuen berri emango dugu gure webgune, sare sozial eta buletinean!