Otsailaren 13 eta 14ean egingo da Eskola Digitalaren 5. edizioa

 

Euskal Eskola Publikoan elkarlanean berritzen dugu hezkuntza-prozesua. Helburu horrekin ospatuko da Eskola Digitala jardunaldien 5. edizioa otsailaren 13 eta 14ean Bilbon.

Aurreko edizio arrakastatsuetan bezala, denetariko osagaiak izango ditugu ikastetxeei digitalizazio prozesuan laguntzeko: eskola eta institutuetako esperientziak, enpresen nobedadeen aurkezpenak, adituen hitzaldiak eta eztabaida-mahaiak, besteak beste.

·Egitaraua ezagutu nahi duzu? Hemen duzu: https://eskoladigitala.eus/egitaraua/

·Izena emateko lotura honetan klikatu (interesatzen zaizkizun jarduerak aukeratu behar dituzu): https://eskoladigitala.eus/egitaraua/

Eman azkar izena, plazak mugatuak dira eta!