Murumendi eskolako baratzak ikasleekin elikadura osasungarriari buruzko edukiak lantzeko aukera ematen du

2022-12-15

Muru Baratza Beasaingo Murumendi eskolako baratzaren izena da. Baratzak aukera ematen dio ikasleei elikadura osasungarriari buruzko edukiak lantzeko. Hala nola; produktu freskoez eta osasungarriez elikatu behar dela ohartaraztea, gorputzaren zainketa eta higiene egokia ezinbestekoa dela kontzientzia hartzea eta honekin batera baratzaren erabileran goraipatzen diren jarduerak,  ikerketa, behaketa, lanketa zuzena:

  • Garaiaren eta ingurunearen arabera produktu ezberdinen ekoizte prozesua ezberdina izan behar duela azaltzen diren jarduerak.
  • Baratzaren planifikazioa. Baratzako lan errutinak ezagutzeko dinamika desberdinak.
  • Eskolako baratza zaindu eta uztartzea, landareen hazkundeari eragiten dioten ingurumen-faktoreak kontuan hartuta. Landareen hazkundeari buruzko esperimentu zientifikoak aztertzea. Ikasleek hipotesiak burutu, diseinu esperimentala egin, emaitzak aztertu eta ondorioak atera behar dituzte. Ekoiztuko diren barazkiak landatzea, ureztatzea eta zaintzea.
  • Eskolako baratzerako ongarri naturalak lortzeko, konposta prozesua egitea; sukaldeko eta ikasgeletako elikagai hondakinak erabiliz.
  • Nekazaritza ekologikoa. Ingurumenarekiko oreka mantentzen duen eta aldaketa klimatikoa gerta ez dadin sustatzen dituzten helburuak erakusten dituen jarduerak.
  • Elikadura burujabetza. Ikasleek galderak sortzeko eta gelako jardueratik harago arazoak eta konponbideak planteatzeko aukera ematen duten jarduerak.
  • Hazitegiak sortzen. Ekintzara bideratutako jarduera, azken produktu bat sortzen duena (sorkuntza, diseinua, konponbidea, aurkezpena, txostena…).
  • Ikasleak motibatzeko jarduerak, gaiarekin lotutako bideoak, informazio testuak, elkarrizketak, aztertzea eta gogoetak egitea.
  • Emakume baserritarrek nekazaritza erakundeetan eta beren komunitateetan zein herrietan dituzten eginkizunak aztertzea, lurralde bakoitzeko errealitatera egokitutako ikuspegitik.
  • Euskal Herrian zehar, Lan sektoreen lanketan oinarrituta, lehen sektorearen garrantzia ezagutzea eta baita Euskadiko sektorearen egoera ikertzea ere, ideia nagusiak barneratuz.
  • Steam gaiaren inguruko erakusketa eta hitzaldiak ikaskideen artean egingo dira.
  • Gertuko baserri batera irteera: Igartubeiti, Iztueta….
  • Ikasleen ikaskuntza prozesua aberastuko duten ekintza osagarrien gauzatzea.