Lanbide Heziketa: 2022-2023 ikasturterako matrikulazioa
2022-04-29
2022/2023 ikasturtean Lanbide Heziketan erregimen presentzialean, eskaintza osoa eta eskaintza partziala, onartzeko eta matrikulatzeko egutegia maiatzaren 9tik 27ra bitartean egongo da zabalik, biak barne. Betiere, azken egunerako ez uztea gomendatzen dizuegu.
Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena ikastetxean bertan, bertako idazkaritza irekita dagoen ordutegian, edo online.
Hauek dira kontuan izan behar dituzuen datarik garrantzitsuenak:
- Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena: maiatzaren 9tik 27ra arte, biak barne.
- Eskatzailearen espediente akademikoa edota bestelako dokumentazioa, beharrezkoa bada: ekainaren 30era arte.
- Behin-behineko zerrendak: uztailaren 8a.
- Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 12ra arte, barne.
- Behin betiko zerrendak: uztailaren 14a.
- *Modalitate partzialeko matrikulak: uztailaren 15etik 27ra egingo dira
Bestalde, ikastetxe berean maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen direnek ekainaren 13tik uztailaren 1era, biak barne, egin beharko dute matrikula, ikastetxeko idazkaritza irekita dagoen ordutegian.
Prozesuan onartutako ikasleek eta prozesu horretan parte hartu behar ez dutenek (maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen diren ikasleek) egutegian zehaztutako egunetan egin beharko dute matrikula. Bestela, esleitutako plazari uko egin diotela ulertuko da.
Informazio gehiago lotura honetan.